XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erein argitaldariak Hasiera, eta Erdiko Ziklorako testu berriak.

Erein bere fama onari eutsiz.

A, B eta D ereduetarako egokituak.

Hasiera ziklorako eta Erdiko ziklorako testu berriak kaleratu ditu Erein argitaldariak egun hauetan.

Txukun, testu egokiz eta marrazki eta irudi biziz argitaratu ditu bere liburugintzako fama onari eutsiz.

Irakaskuntzako eredu desberdinak erantzunaz moldatu ditu: A, B eta D ereduetarako.

Hasiera Ziklorako Kikilikon 1ti jarraituz Kikilikon 2 burutu du, irakurgaietarako, Andu Lertxundi, I. Zubizarreta eta J. Licasen elkarlanez, D eredukoentzat.

B eredukoentzat, aldiz, Tipitaki 1 eta Tipitaki 2, testu globalizatuak argitaratu ditu, gizarte arloa, euskara, dinamika, plastika, eta abar, lantzeko lagundu dezan.

Txalo Pin Txalo metodoaren bidez Eskolaurreko programakuntzari ekin ondoren Hasiera Zikloari heldu zaio orain.

Erdi ziklorako
Erdi Zikloan, OHOko hirugarren ikasturterako burutu ditu Ereinek beste lau, Ezkila 1 izeneko liburua B eredukoentzat.

Gure herria aurkitzen eta Descubrir mi localidad D eta A eredukoentzat, gizarte-natur arloan.

Irakurgaietarako, berriz, Saltsa pika.

Ezkila erdiko ziklorako B eredukoentzat pentsaturik dagoen metodoa da, hau da, 7-8 urtetatik 10-11 urtekoentzat.

Bost liburuz osatuko da.

Hirugarren ikasturterako bi egingo dira.

Laugarrenerako beste bi.

Eta boskarrenerako bat.

Metodo globalizatua da, adin honetako neska-mutikoek ez bait dituzte mundua eta gauzak zatituta ikusten, nolabaiteko orokortasun batez baizik.

Batasun batetan eskeintzen dira gai sozialak, natur eta plastika gaiak landuz.

Euskara erraz eta bizian egiten saiatzen da Erein bere liburuak.

Eguneroko esaldiak, elkarrizketak eta kaleko esaera biziak lantzen ditu.

Narrazio atseginez, ipuin, izkimiri eta abarrez baliatzen da horretarako.

Ikasturte berria hasirik dago.

Hala ere merezi luke liburu hauek eskuratzea eta aztertzea eta erostea, nahiz eta atzerapen piska batez kaleratu.